Qué es CERES

Informazio orokorra

Zergatik sortzen da

Informazio teknologiaren iraultzak, komunikazioen infraestruktura garapenarekin batera, pertsona eta erakundeen arteko erlazioak sakonki aldatzen ari dira bai Espainian eta baita mundu osoan ere. Komunikazio era berri hauek aukera bikainak ematen dizkie bai empresa eta baita hiritarrei ere, errazagoa eta merkeagoa egiten dutelarik produktu eta zerbitzuekin komertzializatzea.

Espainiako Administrazio desberdinak, Internet komunikazio bide bezala erabiltzeko ahalegina egiten ari dira, hiritarrentzat interesgarriak diren informazio web orriak sortuz.  Ekimen hauek onarpen handia izaten ari dira eta hiritarren artean oihartzun positiboa sortzen ari dira, hauek sarearen erabilpen orokorragoa eskatzen ari direlarik.

Zertan datza

Adminstrazioak aurrera eramandako ekimenik handiena, CERES (Espainiar Ziurtagiria) deritzon proiektua da. Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak darama aurrera eta, orokorki, Ziurtagirial lortzeko Herri-Entitate bat sortzean datza. Bere bidez, hiritarren, enpresen edo beste hiri erakunde eta Administrazioen arteko komunikazioen konfidentzialtasuna bermatzen eta egiaztatzen du komunikazio sare irekien bidez.

CERES-en aukerek, Administrazio desberdinen (Nagusia, Autonomiakoa eta Tokikoa) eta hiritarren arteko nortasun, konfidentzialtasun eta integritate erlazioak betetzen dituzte, era berean, CERES-ek komunikazio sare berrien arteko erlazioak errazten dituelarik.

Helburuak

CERES-en helburu nagusia, Administrazioarekin izan beharreko komunikazio elektronikoen segurtasuna da, bera erabiltzailearentzat  bitartekari garden bat soilik izanik . Horrela, bai hiritarrentzat eta baita Administrazioarentzat ere, bidalitako mezuaren konfidentzialtasun eta integritatea bermatuko ditu.

Horretarako, CERES-a gako publiko sistema deritzon kriptografia sistemetan eta tekniketan oinarritzen da, hauek oinarrizko bi ezaugarri dituztelarik:

Erabiltzailearen nortasuna, bere sinadura ahalmena bezala, txartel adimendu batean aurkitzen da guztiz ziur. Bertara jotzeko, erabiltzaileak bere indentifikazio pertsonalaren zenbakia sartu beharko du, banku txarteletan gertatzen den bezala. Txartela erabiltzen ez badu, bere profil kriptografikoa fitxategi batean gorderik gelditzen da, hona sartzeko ere PIN zenbaki bat beharrezkoa izango delarik.

Sistema guztiz gardena da erabiltzailearentzat, hau da, ez da beharrezkoa izango inongo teknika kriptografikorik jakitea sinadura elektroniko bat egiteko edo egiaztatzeko eta ezta mezu bat zifratzeko edo deszifratzeko ere.

14733102
Certificados activos a fecha:
28/03/2024

Información Relacionada

Obtenga/Renueve su certificado: