Kalitatea
Kalitatea
FNMT-RCM-ren kalitatea zure zerbitzura
FNMT-RCM-ak, Ziurtagiri Zerbitzu emaile bezala, ziurtagiri elektronikoen segurtasun eta kalitatea bermatzeko neurri beharrezkoak hartu ditu bere jardueran. Gauza bera egin izan du bere gainontzeko produktuekin duela mende bat baino gehiago:
- FNMT, ISO 9001:2000 arautegiarekin ados dagoen kalitate sistema lortu duen lehen ziurtagiri zerbitzu emailea da. Arautegi hau AENOR eta IQNET-ek eman dizkio ziurtagirien diseinu, garapen eta zerbitzugintzarako. Bere bidez, sinadura elektronikoa, beste pertsonentzat konfidantza zerbitzua, denbora zigitzaile baimena eta atributu ziurtapen baimena egiteko aukera eskeintzen dio.
- Era berean, FNMT-RCM-ak bere ziurtagiri praktiketan estimazio internazionala lortu du ondorengo europar arautegiaren ziurtagiria lortzean " ETSI 101 456 ? Policy Requirements for Certification Authorities issuing Qualified Certificates". Egiaztatze prozesu honen bitartean, bere konfidantza sistemak ere ikuskatuak izan ziren ondorengo arautegiaren arabera "CWA 14167-1 Security Requirements for Trustworthy Systems Managing Certificates for Electronic Signatures - Part 1: System Security Requirements", emaitzak oso onak izan zirelarik.
- Gainera, FNMT-RCM-CERES-ak egiaztaturik dauzka bere praktika onak eta bere jokabide-kodea Interneten, bertako Kalitate Agentziaren bidez. IQUA kalitate zigilua web orrien kalitate mailaren berme bat da, hau IQUA-an erantsiriko partaideek egiten dituzten jokabide-kodeetan oinarrituriko kalitate maila bat delarik. Beraien orriak ikuskatuak izaten dira, dagozkien arloak onarturiko jokabide arauak betetzen direla bermatzeko.
- Gaur egun, FNMT-ak proiektu garrantzitsu bat dauka ISO 17799 Informazio Sistemen Segurtasun Ziurtagiri bat lortzeko. Arau honek segurtasunaren garapen sistemak arautzen ditu. Lan hauek kanpo-auditoreekin eramaten dira aurrera eta denbora laburrean amaitzen dira.
Egiaztapen hauek ondorengo inplikazioak daramatzate:
- CERES-en, onartuak dauden ziurtagiriak emateko praktikak ados egon behar dira Erkidegoko Arautegiarekin eta batez ere, 59/2003 Sinadura Legearekin betetzen duela ziurtatu behar da, Espainiako arautegia erkidegoko arautegitik baitator.
- Igortzen diren pertsona fisikoen ziurtagiriek, onarturiko ziurtagirien profilak betetzen dituzten profil bat izan behar dute. Hau da, 1999/93/CE sinadura elktronikoaren zuzentarauaren 1. eranskina betetzen du, onarturiko ziurtagirien 59/2003 Legean agertzen diren balzintzak ere betetzen ditu eta "ETSI 101 862. Ziurtagiri onartuaren profila" europar araua errespetatzen du.
- CERES-en, onartuak dauden ziurtagiriak emateko politika eta praktikek, 1999/93/CE zuzentarau elektronikoaren 2. eranskinan agertzen diren baldintza guztiekin betetzen dituzte, baita 59/2003 Sinadura Elektronikoko legearen bakdintzekin ere eta baita "ETSI 101 456: Onarturiko ziurtagiriak eskeintzen dituzten autoritateen ziurtagiri politikaren baldintzak" europar arauan agertzen diren baldintzekin ere.
- Sinadura ziur baten unitatean FNMT Clase 2 CA-k eskeintzen dituen pertsona fisikoen ziurtagirien bidez eginiko sinadura elektronikoak, onarturiko sinadurak dira eta beraz, eskuz idatziriko sinaduraren balio berdina izango dute.